Zesta-punta jokoa praktikatu dutenak, praktikante soilak profesionaletan edo amateurrak izan gabekoak esan nahi det; izan dira eta badira oraindik. Famatuak, nik dakidala, gutxi batzuk. Horien artean, «Babe» Ruth beisbolaria azpimarratuko nuke, La Habanara joaten zenean gogokoa zuen xistera hartu eta kantxan aritzea. Beste bat, politikaria berau, Wood Jenerala, berebiziko afizioa sortu zitzaiaon Cuban Gobernadore kargua izan zuenean, 1898tik 1902 arte. Continue reading