Irundik Nafarroara iritsi arte eguzkia zen nagusi, baino behin Beratik pasatzean lainoak ugaltzen joan ziren. Donezteben euria ari zuen, zaparrada suelton bat, pentsatu nuen nire artean. Hiru kilometrotara da Donamaria, hortik mila metrora Oitz herria. Euri jasa atertu zen eta berriro eguzkiak bazter guztiak berotzen zituen. Mendi magalean kokaturik dago Oitz, ez daude kaleak, bide oker bat errepidetik plazaraino, baserriz inguraturik. Plazara heldu baino lehen Marijo, Idoia, Cesar eta Katxinekin egiten dut topo. Nola hala autoa aparkatu eta plazara abiatzen gara, hor baita pilotalekua, plaza bera. Continue reading