Atxagak gure aitona zenaren Lorentxoren bertso bat…

Bernardo Atxagari hizketan entzutean, halako harrotasuna sortzen dit euskaldun izateagatik. Ez bakarrik bere jakinduriaz, dakiena nola trasmititzen duen baizik, euskeraz ez beste hizkuntza batean, ezin adierazi eta erakutsiarazi, Atxagak ikusten duen mundua.

Bart, ilunabarrean, Donostiako Anoeta Kultur Etxean, Atxagak eskeinitako hitzaldia –«Txirritaren garaiak gogoan»– oso ona izan zen. Hizpide zuen Txirrita bertsolaria. Ordu eta erdi aritu zen asteasuarra Txirritaren figura ertz desberdinetatik jorratzen. Txirritaren garaia, zein testuinguru bizitu izan zuen Hernanin jaioa baino Altzan denbora gehien emandako bertsolaria. Neurri haundi batean mundu majiko bateko biztanle izan zen Txirrita; gaurko parametroetatik urrun, Txirrita analfabetoa zen. Baino bizkorra bera bezelaxe, memoria izugarrizkoa, ahoz-aho trasmisio kulturala ematen zenez, bera zen mundu hortako izar nagusia.

Ezin, inondik ere, aipatu Atxagaren argudio guztiak Txirritaren gainean. Bat aipatuko det, berebiziko zirrara sortu zidana. Gizakiak animaliekiko garai hartan zuten harremanaz ari zela, hor nun aipatzen duen Atxagak gure aitona Lorentxo. Ez bakarrik aipatu, baita gure aitona zenaren bertso bat irakurri. Ustekabea nirea, gozo-gozo, pozez txoratzen utzi zidana. Ametsetan ere, ezin irudikatu halakorik. Gero eta harroago sentitzen naiz euskalduna izateagatik.

 

Urbasa

 

Goizeko zortzitan atera ginen Donostiatik, 52 bat lagun. Giro freskoa. Laino bakar batzuk zeruan, urdina nagusi. Gohierrira iritsi ginean behelainoak ez zuen usten ikusten inguruko mendiak. Etsegarateko gaina gainditu eta Altsasu herria aldamenean utziz, Urbasara eramaten duen aldapa hartu zuen autobusak. Pista batetik barrura abiatu ginen oinez. Ordu erdi pasatxo gorantzako tankera hartu zuen gure bideak, pagadi baten barrena. Arbolak bilutsik daude jada, orbela lurrean. Udazkenan gaude, sartu berriak, baino basoak neguaren itxura hartu du. Ikuskizun zoragarria. Continue reading