Flak Mak no es el apodo que le han puesto los gringos al «Palacio de los Gritos», al frontón Jai Alai de La Habana. Flak Mak es el nombre de una máquina de picar hielo americana para preparar daiquiris; es la explicación que le da el cantinero del bar del hotel Ambos Mundos a un escritor vasco. Continue reading
Post Category → Mikroipuinak/Cuentos breves
Blues a Ritmo de Rap
Bisitaria
Taxia estankoaren aurrean gelditu zen. Gidaria denda barrura begira. Hiru segundu geroago agure bat jetxi zen automobilatik. Bisitariak txapel zabal bat zeraman buruan, «Euskal Herria» eskudu bordatua aurrekaldean. Bastoi batean lagunduta hurbildu zen. Jakaren azpian kamiseta bat: xistera baten marrazkia, gainean «Siesta Punta» agertzen zen. Continue reading
«Egurra enpresari»
Parkean bildu ginen. 35 bat lagun. Lankideak. Animoak bero-bero eginda zeuden. Egun hartatik ezin zuen pasa. «Egurra enpresari», lelo nagusia. Bilerak ez zuen asko iraundu. Erabakia jada hartuta zegoen. Autoetan sartu ginen. Ordu laurden bat autopistaz frontoira iristeko. Harro-harro geunden. Klaxonak joaz aurrera egin zuen 20 bat autoz osatutako karabanak. Beste autoetako gidariek begira. I-95 autopista utzi eta East Main Streetik barrena abiatu ginen. Ohiko bidea baino. Egun berezia. Egun hura historikoa bilakatuko genuen. Horixe baietz. Kossuth kalean aparkatu genituen autoak. Animoak gainezka. Batek trikitia jotzen hasi zen. Kantari batzuk. «Gora Euskadi»… ohiuak. Tropela. Talde buruak isilik egoteko agindu zuen. «Ze arraio da hau», ahopean. Ez zen bakarra izan. Harridura. Nahasmena. Sinestu ezina. Continue reading