Bizitzearen zoriona

(Tampako pilotariak, Demetrio Mandiolaren elizkizunetan, 1960)

So you are a jai-alai player..? irribarretsu. Edadekoa zen gizona. Piszinaren ondoan bizi zen, ikusia baneukan gurditxoan bere apartamentutik irteten. Guk, bazkaldu aurretik, ordubete edo ematen genuen piszinan, baino bat hartu, karramarroen moduan eguzkitan egon; ez gehiegi; izan ere, Floridan, udaberrian, bero sapa egiten baitu, eta ez da komenigarria kirolari batentzat eguzkitan egotea, nerbioa jan egiten dizu, erabat ahulduz. Continue reading

Larrosak parabrisasan

Gauero larrosa bat aurkitzen nuen autoaren aurre aldeko kristalean, parabrisasan –artean, Tampa Jai-Alai-ean ari nintzen jokatzen, 1978an. Frontoiko funtzioa bukatu, dutxa hartu eta gero, aparkalekura abiatzen nintzen automobilaz etxera joateko. Han izaten nuen larrosa lorea nire esperoan. Eguna joan, eguna etorri, gauerdian gertatzen zen; bi hilabete iraundu zuen jolasak. Continue reading

Ava Carmelo Baldan (I)

Loiu, irailak 9.

Zoragarria iruditu zitzaidan ikusi nuenean hegazkinatik eskailerak jeisten eta guregana hurbildu zenean, ilea zapi beltz batekin estalia, betaurreko ilunak eta ibilkera dotore hura, ezpainetan irrifarra gozoarekin; xarmangarria, klase haundiko emakumea Ava. «You look as beautiful as ever. «Beti bezain ederra zaude», esan nion bi musu ematen nizkion bitartean. Continue reading

Txirrita La Habanan

Gutxi ezaguna da Antonio Zavala eta Txirrita bertsolaria La Habanara (Cuba) joan zirela repentisten bila, hango bertsolariak ezagutzera, alegia. Bero zakarra egiten zuela eta, Txirrita ostatuan gelditzen zen, aire-egokituaren freskuran, mahai baten bueltan eserita, lasai antxean. Bitartean, Antonio Zavala egun-pasa ibiltzen zen repentisten atzetik, libreta esku batean, magnetofoia bestean. Cubako bertsolarien ahotsak jasoz; gero, Euskal Herrian bueltan, Auspoa izeneko bilduman jaso ahal izateko. Continue reading