Downtown Hartfordko eraikin baten atikoan daude guri begira. 1 zenbakia soinean. «On top of the world», munduaren gailurrean, zegokien tokian. Ideia zeinena izan ote zen, batek daki, «public relations-ena» seguru aski, bai egokia, ordea. Gaur egungo futbolariak balira, urrea gurditan ekarri beharko lukete euren fitxak ordaintzeko. Messi, Cristiano, Luis Suarez, Iniestaz… ari ote naiz. Ez; Mendi, Zulaika I, Katxin eta Remenaz, baizik. Continue reading
Post Category → Euskarazko idazlanak/Textos en euskara
Pedro Mir New Yorken
Pilotaleku bat teatro batean? Burutik ala..? Are gehiago, New Yorken, Manhattan bertan, Times Square plazatik sagar batera. Ba, bai, halakorik gertatu zen 1938.an, hain justu. Ez zuen asko iraundu frontoiak, bost hilabete bakarrik. Zergatik? Agintariek eman ez zutelako apustuak egiteko baimena. Trabesarik gabe, jai-alaiak ez du kabidarik Ameriketan. Continue reading
Richard Berenson eta Miami Jai-Alai
1926ko irailan gertatu zen, Miami hiria eta inguruak birrinduta geratu zirenean hurakan bortitz baten ondorioz, hiri osoko ekonomia zulo beltz batean amilduz. Ondorengo aurreneko urteak ez ziren samurrak izan. Pedro Mirrek, 40 urte geroago gogoan zituen urte haiek: «Frontoia ez zijoan batere ondo. Nagusik errentan eman zuten frontoia eta kudeatzaile berrik, Sam Cantor izeneko bat buru zela, zer egin zuten? pilotari txarrak kontratatu. Ez zuen itxura onikan. Egun batean joan ginen txekea kobratzea eta zer gertatuko, sosik gabeko txeke zuriak zirela. Geroztikan astero ordaintzera behartu genien; boletoa berriz, egunean. Continue reading
«Oso ondo, oso ondo»
Jatetxe baten atarian egin nuen topo Ander Letamendia medikuarekin. «Hi», esan zidan, «liburuaren aurkezpena diagu denbora gutxi barru, prestatuko al huke zerbait», baiezkoa agindu nion. Artean, Letamendiak bukatutzat emana zuen Migel Soroari buruz osatutako biografia: «Migel Soroa, beti gizon eta kantxan jaun». Continue reading
«Slow motion»: gazi eta gozo
Desiatzen nengoen tantua bukatu bezain pronto errepikamena ikusteko, «slow motion», mugimendu geldoan, mantso-mantso… Ikusi al huen atzoko finala, Javier, Perú urrunetik…? Ederrak irudiak benetan. Hi bezela, arabarrak omen dituk kamera modernoekin dabiltzaztenak, laudiotarrak hain justu. J. C. Lopez eta Kepa Goiri. Sekulako inbertsioa egin (hala iruditzen zait neri behinik behin), 300.000 eurokoa, hi. Izan ere, teknologia bazter guztietan ari zaigu sartzen. Motozikismoan erabiltzen omen dituzte azken orduko kamerak; baita pilotan ere, bigarren aldiz atzokoan. Ba al dakik gauza bat? Atzoko irudiak ikusiz zera etortzen zitzaidala gogora: zestapunta emanaldietan halako kamerak erabiliko balituzte… Zeren eta, jai-alaiak zerbait baldin badauka ikusgarritasuna da. Enbil, esate baterako, ezker paretatik gora jauzi egiten duenean… ikustekoa izan behar dik mantso-mantso. Gertatuko al da halakorik. Continue reading