«50 Bat Apez Pilotari»

Guretzat bat izan dira apeztasuna eta pilota eta gurea dugu pilota bera, euskaldunen pilota,apeztasunarekin biak elgarri josiak

Aldian behin, nahi gabe, topo egiten dezu harribitxi batekin. Kasu hontan lan xume bati buruz ari naiz; badu, ordea, lan horrek edertasun alderdi haundi bat. Liburu bat da, eta titulua du: «50 apez pilotari». Egilea zendu berri den Emile Larre da. Zertxobait banekien Emile Larreren gainean. Baigorrin (Nafarroa Beherea) jaioa, apaiza zela. Baita HERRIA aldizkariko zuzendaria urte askotan. Bertsozalea ere ba omen zen. Itzalean lan ikaragarria egin zuena. Euskal kulturarekin beti atxikita egon zen gizona. Ez nekiena zen argitaratua zuela liburu bat pilotari buruzkoa. Lehenago aipatu dudana: «50 bat apez pilotari» Continue reading

Bisitaria

Taxia estankoaren aurrean gelditu zen. Gidaria denda barrura begira. Hiru segundu geroago agure bat jetxi zen automobilatik. Bisitariak txapel zabal bat zeraman buruan, «Euskal Herria» eskudu bordatua aurrekaldean. Bastoi batean lagunduta hurbildu zen. Jakaren azpian kamiseta bat: xistera baten marrazkia, gainean «Siesta Punta» agertzen zen. Continue reading

Wood Jenerala eta jai-alaia

Zesta-punta jokoa praktikatu dutenak, praktikante soilak profesionaletan edo amateurrak izan gabekoak esan nahi det; izan dira eta badira oraindik. Famatuak, nik dakidala, gutxi batzuk. Horien artean, «Babe» Ruth beisbolaria azpimarratuko nuke, La Habanara joaten zenean gogokoa zuen xistera hartu eta kantxan aritzea. Beste bat, politikaria berau, Wood Jenerala, berebiziko afizioa sortu zitzaiaon Cuban Gobernadore kargua izan zuenean, 1898tik 1902 arte. Continue reading

Guanteaz Cuban

Sarean surfeatzen tarteka harribitxi bakarren batekin egiten dezu topo. Hori da gertatu zitzaidana duela egun batzuk. «Semilas en el tiempo» web orrian bada tarte bat pilotari eskainita. «La Pelota Vasca en Cuba» izena daramana. Lehenengo atalean kontatzen digute nolakoak izan ziren euskal pilotaren lehendabiziko aztarnak Cuban. Continue reading

San Francisco (Ca); ez Saint Louis

Orain arte nik uste nuen –ni bezala askok– zesta-punta profesionalaren hasiera Estatu Batuetan Saint Louis-en (Missouri) izan zela, 1904an. «World Fair» edo Munduko Feriaren kariaz. Oker geunden. Lehendabiziko jarduera profesionala San Franciscon (California) eman zen, hiru urte lehenago; hain xuxen, 1901an. Continue reading