Etxetik irten aurretik lehiotik begira jarri nintzen, Igeldorantz. Laino gutxi itsaldetik; bazen garaia hainbeste laino ete euri ostean. Ordubete falta zen jaialdia hasteko baino patxadaz abiatu nintzen Zumaiarantz, presarik gabe. Ez nuen ezagutzen frontoi berria, ezta nola heldu bertara. Hobe denboraz joan. Bideaz eta, bazterrak, hain gogokoak ditudanak, gozatuz. Continue reading
Post Category → Euskarazko idazlanak/Textos en euskara
Disfrutatzeko eguna?
«Disfrutatzeko eguna da»…, esaten du finalistetako batek. «Disfrutatzeko esan diot»… botilleroak pelotariari. Nik halako adierazpenak entzunda harrituta geratzen naiz. Benetan usten dute finalak, edozein kiroletan, baita buruz-buruko eskuzko modalitatean, protagonistek, gertukoek, gozatzen dutela? Continue reading
Irribarria: Uzta Berria
Martin etorri zait dendara bisita egitera. Martin pelotazale amorratua da. Aspaldian ez ginela elkartzen; lehen, polikiroldegiko igerilekuan egiten genuen topo. Utzi nion joateari eta denbora dezente ez nuela ikusten. Martin zaharrentzat egoitza batean bizi da eta, esaten nuen bezela, pelotazale amorratua da. Horrek batzen gaitu. Hasten gara pelotaren gainean hizketan eta denbora aise joaten zaigu. Martin ez da isiltzen. Asko ikusia da eta asko entenditzen du. Continue reading
Hegan egiteko hegoak
Red Bullek hegoak ematen dizkizu, hegan egiteko aukera, gorputzez eta buruz. Albiste ona jaso deguna medioetan, aspaldikoa da baino egun hauetan eskaparatera atera da berriro. Iñaki Osa «Goikoetxeak» Red Bullekin akordioa batera heldu dela zezen gorriari propaganda egiteko. Continue reading
Txirrita La Habanan
Gutxi ezaguna da Antonio Zavala eta Txirrita bertsolaria La Habanara (Cuba) joan zirela repentisten bila, hango bertsolariak ezagutzera, alegia. Bero zakarra egiten zuela eta, Txirrita ostatuan gelditzen zen, aire-egokituaren freskuran, mahai baten bueltan eserita, lasai antxean. Bitartean, Antonio Zavala egun-pasa ibiltzen zen repentisten atzetik, libreta esku batean, magnetofoia bestean. Cubako bertsolarien ahotsak jasoz; gero, Euskal Herrian bueltan, Auspoa izeneko bilduman jaso ahal izateko. Continue reading