Ezagutzen nauzu, Jon (II)

Donostia, otsailak 17. Kaixo Jon: agindu nizun bezala hemen nauzu berriro. Larunbata da eta eguraldia nahiko petrala dugu, euri zaparradak, tarteka, aterruneak; eguraldi nahasia benetan. Labriten, Iruñan, esku-pilota partidua bukatu berria da. Gaur ere pilotalekua leporaino beteta, esatariak, Josetxo Lizartzak zioen, beste 600 bat sarrera salgai egon baziren, denak salduko zirela. Continue reading

Maletina trenean

Hendaiako tren estaziotik abiatu ginen, abuztu hondarreko arratsalde euritsu batean. Aitak lagundu zidan niri, osaba batek nire bidaideari. Hamabost urte besterik ez nuen, bi urte zaharragoa nirekin bidaiatzera zihoan goiherritarra. Urduri nengoen ni, bera nola ote zen sentitzen, ez dakit. Hogeitamar urte lehenago, Hitler eta Franco elkartu omen ziren bertan, horren berri geroago izan nuen. Continue reading

Bizitzearen zoriona

(Tampako pilotariak, Demetrio Mandiolaren elizkizunetan, 1960)

So you are a jai-alai player..? irribarretsu. Edadekoa zen gizona. Piszinaren ondoan bizi zen, ikusia baneukan gurditxoan bere apartamentutik irteten. Guk, bazkaldu aurretik, ordubete edo ematen genuen piszinan, baino bat hartu, karramarroen moduan eguzkitan egon; ez gehiegi; izan ere, Floridan, udaberrian, bero sapa egiten baitu, eta ez da komenigarria kirolari batentzat eguzkitan egotea, nerbioa jan egiten dizu, erabat ahulduz. Continue reading

Larrosak parabrisasan

Gauero larrosa bat aurkitzen nuen autoaren aurre aldeko kristalean, parabrisasan –artean, Tampa Jai-Alai-ean ari nintzen jokatzen, 1978an. Frontoiko funtzioa bukatu, dutxa hartu eta gero, aparkalekura abiatzen nintzen automobilaz etxera joateko. Han izaten nuen larrosa lorea nire esperoan. Eguna joan, eguna etorri, gauerdian gertatzen zen; bi hilabete iraundu zuen jolasak. Continue reading

«Heriotza Murelagan»

Jaio nintzan iltzeco

Aldi-oro noa iltzen

Ildakoan erabat

Asiko naiz bizitzen.

(Heriotza Murelagan, William Douglass-en liburuko pasarte bat)

Aste batzuk joanak dira Juan Anjel Ibarra adiskideari eman geniola azken agurra Aulestin. Heriotzarekin topo egin bazuen Bilboko eritetxe batean, elizkizunak bere jaioterrian ospatu ziren; non bestela. Continue reading