Pilotariek mikroa daramate paparrean. Pilotaren hotsa eta pilotarien ahotsak nahasten direlarik. Ba al da gauza ederragorik kantxa batean?
ETB1en bitartez gure pantailetara iristen zaizkigun irudi ikusgarriei gehitzen badizkiegu pilotarien hotsak, euskaraz, bizi-bizi, aginduak eta animoak emanez, ba al da gauza ederragorik? Continue reading
Post Category → Euskarazko idazlanak/Textos en euskara
Koteto Ezkurra
Autobus geltokira hurbildu naiz. G-1 hartuko dut, Hernanitik Donostiara doana. Erabaki zuzena izan da autoa etxean uztea. Abisatu zuten, gainera. Ahal bazen garraio publikoa erabiltzeko, pilotalekuaren inguruan jende pilatzeak saihesteko. Agure bat dago markesinan. Laurogei bat urtekoa. Beisboleko txapela buruan, Nike logoarekin. Kirola egiteko oinetakoak. Continue reading
Erremontea, erromantikoen uharte
Egun gutxiko aldearekin agertu ziren komunikabideen aurrean Josemari Barrenetxea eta Koteto Ezkurra. Barrenetxea, Oriamendi taldeko arduraduna da, erremontea zulotik ateratzeko azken ahalegin enpresariala. Hurbiletik begiratuz gero, ordea, Barrenetxea erromantikoen uharteko azkeneko mohikanoa da. Continue reading
You are terrible!
2018ko maiatzaren 2a
Kaixo Jon. Altuna III.ari buruz nahi nizun idatzi, edo Elezkano II.aren gainean. Bizkaitarraren (Elezkano II.a) partida Bengoetxearen IV.aren aurka ez nuen ikusi. Bai, ordea, amezketarrarena Urrutikoetxearen kontrakoa. Underdog (faborito ez zirenak) egin dute aurrera, finalerdietara. Iazko lau onenak, aurten zerrendaburuak, kalean gelditu dira. Harrigarria! Continue reading
Aizkolariak, pilotariak eta apaizak
Kirola lantegi krudela dela honezkero ikasi duzu, Jon. Lehenago edo geroago —lesioak alde batera utzita, kirolari baten minbizia baitira— gazi-gozoak agertzen dira kirolariaren ibilbidean. Horra hor, beharbada, kirolak epikatik duen handitasuna. Continue reading