Ava Carmelo Baldan (I)

Loiu, irailak 9.

Zoragarria iruditu zitzaidan ikusi nuenean hegazkinatik eskailerak jeisten eta guregana hurbildu zenean, ilea zapi beltz batekin estalia, betaurreko ilunak eta ibilkera dotore hura, ezpainetan irrifarra gozoarekin; xarmangarria, klase haundiko emakumea Ava. «You look as beautiful as ever. «Beti bezain ederra zaude», esan nion bi musu ematen nizkion bitartean. Continue reading

Su zelaiak Baldan

Euskal Herriko Iparraldea, 1914an gaude. Ezkilak dandaka ari dira hainbat herritan. Frantzia gerlan murgildu da. Ezkilen joaren helburua gazteak deitzea dute. Mobilizatzeko tenorea, gazte euskaldunak gerlara deituak baitira. Mikel Peruarena-ren «Su zelaiak» nobelaren hasiera da. 15.orrian ondorengo pasarte hau irakur dezakegu. Ederra –nire ustez- eta sinesgarria. Continue reading

Aitzuri, aitzekiarik gabeko jauregia

Etxetik irten aurretik lehiotik begira jarri nintzen, Igeldorantz. Laino gutxi itsaldetik; bazen garaia hainbeste laino ete euri ostean. Ordubete falta zen jaialdia hasteko baino patxadaz abiatu nintzen Zumaiarantz, presarik gabe. Ez nuen ezagutzen frontoi berria, ezta nola heldu bertara. Hobe denboraz joan. Bideaz eta, bazterrak, hain gogokoak ditudanak, gozatuz. Continue reading