Guretzat bat izan dira apeztasuna eta pilota eta gurea dugu pilota bera, euskaldunen pilota,apeztasunarekin biak elgarri josiak
Aldian behin, nahi gabe, topo egiten dezu harribitxi batekin. Kasu hontan lan xume bati buruz ari naiz; badu, ordea, lan horrek edertasun alderdi haundi bat. Liburu bat da, eta titulua du: «50 apez pilotari». Egilea zendu berri den Emile Larre da. Zertxobait banekien Emile Larreren gainean. Baigorrin (Nafarroa Beherea) jaioa, apaiza zela. Baita HERRIA aldizkariko zuzendaria urte askotan. Bertsozalea ere ba omen zen. Itzalean lan ikaragarria egin zuena. Euskal kulturarekin beti atxikita egon zen gizona. Ez nekiena zen argitaratua zuela liburu bat pilotari buruzkoa. Lehenago aipatu dudana: «50 bat apez pilotari»
Interneten irakurtzeko aukera bada. Ez da liburu luzea. Hasieratik adierazten du bere maitasuna pilotari. Euskera ederrean, poetikoan azpimarratuko nuke. Zenbait hitz ez ditut ulertu, baino belarrian goxo ematen dute. Hitz egiten zuen bezela idazten zuela, iruditzen zait. Baino bai berba dotorea, aberatsa. Batik bat apaiz-pilotarien doaiak deskribatzeko unean. Kirol idazle baten itxura hartzen dute hainbat lerro. Ez zen alferrikan izan HERRIAn idazle. Bistan da.
Iparraldean pilotan aritutako apaizak izan direla, banuen susmoa. Argazkiren bat edo beste, ikusita bainuen. Ez nekiena hainbeste egon zirenik. Larrek egiten du gehienen deskribapena, biografia modukoa. Zein ondo, gainera
Larreren lanak badu garai bateko testigantzaren balioa. Erlijioaren indarra Iparraldean, euskerarekin atxekita. Hegoaldekoak garenontzat, a zer nolako lekzioa, begik zabaltzea.
Apaizen fenomeno hori. Hau da, kirolarekin lotuta, ez dakit munduan inon eman ote den. Euren sotanarekin, esku-huska, palaz naiz xisteraz, aurrera eta atzera, saltoka, izerdi patsetan, bai irudi bitxia eta testigantza ederra.
Tiburtzio Arrastoak –pilota sustatzaile amorratua Nafarroan– atera zuen duela hilabete gutxi lanen bat pilotarekin apaizei buruz. Ez dut izan irakurtzeko aukerarik. Larreren lana irakurrita irrikitan naiz nafarraren lana irakurtzeko. Azken honek, Iparraldekoak; Arrastoak, aldiz, Hegoaldekoak. Zirkulua osatu dutela esango nuke. Gure Herri honen patrimonioa erakusten dute. Desagertu dena.