Daniel Guridi-ren Nondik-norakoak

image00

Daniel Guridi Arregi, 1906an jaio zen zen Arrasaten, 86 egin behar ditu, beraz eta bere bizi guztian pilota giroan sartuta egon da. Haseran denetarik frogatu zuen ogibide bezala. Zestari esker, mundu guztiko leku gehienak ezagutu ditu; gaur egun Malagan bizi da Lilianekin, Filipinetan ezagutu eta gaur emazte duenarekin.
Bere anaia Juan Kruz ere pilotari izandakoa da. Gaur egun Mexikon bizi da.

«Zu ibili zaren moduan ibiltzeko maila onekoa izan beharko zen, eta hortara iristeko asko jokatu behar da. Baina zu ez zinen zestan hasi, ezta?

–Nire aita kontratista zen eta Donostiara joan ginen. Han Paseo de Atotxako frontoian ibiltzen nintzen, haseran erremontean egin nituen lehen urratsak baina azkenean, erremontean dirurirk irabazten ez zenez, zestan sartu nintzen. Gogoratzen naiz, Donostiako txapelketa batetan modalitate guztietan aurkeztu nintzela: eskuz, erremontean eta zestan. Eta denetan finalera heldu nintzen. Beno, erremontea utzi egin nuen eta zestan hasi, 17 urterekin edo, Italiara joateko aukera izan nuen. Bertan, Pasaiako gizon bat zegoen intendente modura eta hark eraman ninduen eta horrela joan nintzen; 3 lekutan jokatu nuen han, haseran Florentzian, diru gutxiena han irabazten zen, eta maila kaxkarrena  ere bertan zegoen. Denborakin, mailan igotzen zenuen eta Turinera, azkenik Milanera, maila handieneko lekura eta diru gehien irabazten zenera; dena den, Italia orduan gosez hiltzen zegoen eta oso pobrea zen.

«Lehen abentura Italian eta, handik etxera?

–Bai, soldaduzkara etorri nintzen, Burgosa, baina bukatu bezain laster kanpora, eta orduan urrutiago Egiptora, han Alejandrian eta El Cairon egon nintzen, lehenik Alejandrian 6 edo 7 hilabeteko denboraldia jokatzen, diru dexente irabazten zen eta gu hemendik joanda diru harekin erregeen moduan. Ondoren El Cairora, han denboraldi luzeagoa egiten zen eta gutxiago kobratu. Bi hiriburuen arteko txapelketa bat ere anotolatzen zen, eta horrela ibiltzen ginen; gu han esate baterako nagusiak ginen, jekeek eta heuren dendetara gonbidatzen gintuzten, irabazten genuen dirua gastatu egiten genuen, sedazko arropak, pijamak. Behin, ger, Bartzelonara etorrita pentsio batetako emakumea bat gurekin oso ondo portatu zen et opari bat egitea erabaki genuen. Zer nahi zuen galdetu, eta berak pijama eskatu zidan; sedazkoa zen eta soinekoa egitea pentsatuta zeukan. Egiptotik, bestaldera, hain zuzen Brasilera, Sao Paulora, han ere beste hiriburu baten aurka antolatzen zen txapelketa bat, Rio Janeiroren aurka. Gogoratzen naiz, Brasilera nindoala nola eraman nuen nire anaia nirekin itsasontzian, berak hemendik joatea nahi zuen, eta Argentinara eraman nuen, berak nire gela hartu zuen eta ni toldopean joan nintzen bidaia guztian.

«Hego ameriketan denboraldi luzea egin zenuen. Nondik nora ibili zinen?»

–Brasildik Colombiara hurbildu nintzen, han gogoratzen dut urrearekin ordaindu zigutela, baina oso arriskutsua zen eta badaezpada aldatu egiten genuen, bestela urrea poltsikoan ermatea ez zen kontu ederra. Gero, Perura joan nintzen, Limara. Han ezin izan nuen debutatu. Gauean jokatu behar nuen eta besteak arratsaldez ari ziren bitartean lagun bat eta ni zaldi karrerak ikustera joan ginen alboan zegoen eta. Bertan nazioko presidentea zegoen gure moduan zaldi karrerak ikusten baina hura palkuan. Tiro batzuk entzun ziren eta presidentea hil egin zen. Atentatua izan zen, eta nik ez nuen debutatzerik izan. Bertako enpresaria, abokatua zen, eta biok handik Bogotara joan ginen. Nirekin joan zen, izan ere nik zorionez, hezkuntza oinarrizko bat nuen eta pilotari guztien jauntxo antzekoa nintzela esan daiteke, ia inork ez zekien ez irakurtzen ez idazten eta nik bai; gainera, nik kinieletako balio zuen errebes ona nuen, eta orduan kinielak asko balio izaten zuten eta beharbada beharrezkoa nintzen. Bogotan, frontoi kaxkar bat zegoen, Jesuitena zen, haiek bertan aginpidea zeukaten, eta oso ardo onak ere bai. Oso ardo ona banatzen zutelako joaten nintzen eleizara. Era horretan, eta leku guzti horiek ezagututa, konturatu gabe pilotari egin nintzen.

«Beraz zure hasiera hoietatik iksai zenuen pilotari izaten, baina oraindik ez ziren amaitu zure abenturak, edo»?

–Bartzelonara etorri nintzen, eta gero Chinara, Shangai eta Tien-Singnen jokatu nuen. Oso pilotaleku dotoreak zeuden, eta gu erregeen modura, manikura egiten jendea, sukaldariak eta bertako kabaret onenean guretzako mahaiak erreserbatuta, mahai gainean txanpain botila eta afaria. Aurrean orkesta, lujo guztia genuen; gogoratzen dut, gure izenik asmatzen ez zutela eta bakoitzari zenbaki bat jarri zigutela ezagutzeko edo era batetara deitzeko. Bi hirien artean ere txapelketa bat antolatzen zuten eta ni beti nintzen jokatzeko prest; Japoniarrak sartu ziren, gerra sortu zen bi herrien artean eta gu kanpora. Handik Mexicora eta Floridara joan ginen.

«Gerra ere ezagutu zenuen aurrez aurre, II, ezta»?

–Bai, Floridatik Filipinetara joan ginen. Gainera, itsasontzi hura, Filipinetara heldu zen azkena izango zen urte batzuetan, beno Japoniarrak ezik. Untzi harek, 10.000 tona dinamita zituen zama modura, Filipinetara heldi ginen hegoaldera. Gure helmuga Manilan zen baina uhartearen bestaldean utzi behar izan genuen untzia; gainera presaka, gogoratzen dut untziko kapitainak eraman zuen abiadura, gainera adineko gizona izanda. Gu harritu egin ginen eta eskerrak, izan ere, untzia utzi eta berehala lehertu egin zen. Gero handik Manilara oinez, 600 kilometroko bidea, a zer abentura! Manilan, Japoniarrek frontoia itxi egin zuten hasieran baina ondoren, berriro zabaldu, bizimodu arrunta bizi balitz bezala, itxura hori emateko. Gerra han ezagutu nuen, baina, nik gero nire emaztea izango zen neska ere ezagutu nuen; gu izan ginen Filipinetan gerra amaitu eta ezkontzen lehenak; orduan jendea gosez zegoen han, ez zegoen jatekorik eta jateko ez dago imajinatzerik ere zer jaten zen. Amerikarrak etorri zirenean, gogoratzen naiz, nire emaztearen eta etxeko patioan iturri bat zegoela, potzu bat hobeto esateko. Denok handik edan genuen, eskerrak hari, baina egun batez lehortu egin zen eta zuloan, 7 gorpu aurkitu zituzten. Pentsa, ez ginen enteratu ordurarte, ur guztia edan eta gero bakarrik. Orduan ez zegoen ezer jatekorik, nik 67 kilo besterik ez nituen, eta urte batzuk lehenago, Donostian gimnasio batetan bertako entrenatzaileak haiek baino gehiago nintzela esan zidan. Gainera, ez ziren halamoduzkoak Osa eta Gaztañaga erdi pisuetan Espainiako txapeldunak zirenak, eta pentsa hortik, zenbateko argaldura izango nuen gero urte batzuetara Filipinetan.

«Ezkondu, gerra amaitu eta handik nora?»

–Handik, Mexicora joan ginen biok, 1946an. Bertan hasi nintzen jokatzen, ondoren Tijuanan bi urte egin genituen, berriro Mexicora eta Miamira gero, han West Palm Beach frontoian jkazten genuen eta izaugarri polta  zen. Han utzi nuen nire karrera 51 urterekin. Enpresariek ez zuten nahi, baina bazen ordua; gertatzen zena zera zen, lehen aipatu dut nik banuela oinarrizko hezkuntza bat, Arrasaten Arano maisuak erakutsita, etsa esker enpresariekin eta nahiko harreman nituen. Horregatik beharbada ez zuten nahi nire jubilazioa. Pelota utzi nuen eta Acapulcon Wolkswagen-eko banaketako zuzendari egin ninduen. Hilabete batzuk egin nituen, ez zen lan txarra  eta ez zen gaizki joan, baina egoera ez zen egokiena, edozein gauzagatik tiro bat zenuen buruan eta hori ez zitzaidan komeni.

«Daniel, urte guzti hoietan, zer nolako mailako jokalaria izan zinen, puntakoa, ezta»?

–Esan daiteke hamar onenen tartean negoela. Lehen maila barruan nengoela, gertatzen zen batzutan, pilotari askok partiduak oso ondo jokatuko zituztela. Adibidez, Markinako eskolakoak oso ona k ziren partiduetan baina gero ez ziren hain onak kinieletan. Nik alderantziz, kinielan gehiago jokatzen nuen. Errebes ona behar da eta hori banuen nik, gainera esku batez egiten nuen eta hori ez da ikusten. Atzekaldean zegoen onenetarikoa izango nintzen, baziren gehiago eta batzutan elkar ikusten genuen, hau da, munduko frontoi desberdinetan elkartzen ginen batzutan, enpresak kontratatu ondoren elkarrekin topo egiten genuen.»

«Kontatu duzunez, une okerrak ezagutu zenituen, baina zuek zestaren kontura, munduko leku aberatsenak ere ezagutu zenituzten, eta han ere zeuek ia nagusi»?

–Bai, egia da hori, ondoen bizi zen lekuetan egon ginen, eta bertan gu ginen ondoen zirenak; hemen ez zegoen dirurik eta gu hor zehar dirua irabazten eta agortzen. Leku haietan diru asko sartzen zen, turismo lekuak ziren eta jendeak frontoian diru asko jokatzen zuen. Gu festa guztietara gonbidaturik egoten ginen eta bertakoen parera egotea nahi izaten genuen, etxeko andreari opari ederrenak erosiaz eta beharbada hilabeteko soldata han gastatzen genuen, baina pozik bizi ginen.

«Etxean, nola hartzen zuten zuen bizitza hori?»

–Bah¡, lasai, dirua bidaltzen genuenean, pilotari guztien gurasoak biltzen ospatzeko Markinako inguruan; beno¡ noizbehinka larriturik, adibidez, Chinan egon nintzenean nire etxean ez zen 6 urtetan nire albisterik egon. Hemen orduan gauzak ez zeuden ondo, eta hobe zen kanporatzea, herrian jendeak ondo hartzen zuen, nik badakit Soraluzeko bat musika bandak agurtu zuela».

«Oraindik frontoietara hurbiltzen zara?»

Bai, baina egia esanda, ez naiz pilota partidua ikustera bakarrik joaten. Ni lagun zaharrekin elkartzera joaten naiz batez ere, garai bateko kontuak kontatzera eta horrela gertazten bada, akabo, orduak eta orduak. Bestela gaur frontoian ez ditut gauzak ondo ikusten, ez dute lehen bezala garbi jokatzen, orain, zikinagoak dira; pilotak denbora gehiegi pasatzen du zestoan. Garai batean leku batzuetan uzten zuten baina ez nagusietan.

«Merezi zuen horrela iblitzeak»?

–Mereziko ez zuen ba¡ Ez dut uste hobeto bizitzerik dagoenik, ni oso ondo bizi izan naiz, gainera beti izan dut bizitzeko gogoa, eta hori lortu dut: aukera izan dut eta aprobetxatu egin dut. Gogoratzen naiz, Filipinetatik Estatu Batuetara joan ginela haseran Mexicora joan baino lehenago, errefuxiatuen laguntzarako osatu zen erakunde baten bitartez. Han etxe batean pasa nuen gaua, papelak egiten ari ziren bitartean, emaztea hartu eta dantzara joan ginen; eta berdin egin genuen Mexicon ginela, Acapulco 6 ordutara zegoen eta kotxea hartu eta Acapulcora dantzan egitera.

Deja un comentario