Goizeko zortzitan atera ginen Donostiatik, 52 bat lagun. Giro freskoa. Laino bakar batzuk zeruan, urdina nagusi. Gohierrira iritsi ginean behelainoak ez zuen usten ikusten inguruko mendiak. Etsegarateko gaina gainditu eta Altsasu herria aldamenean utziz, Urbasara eramaten duen aldapa hartu zuen autobusak. Pista batetik barrura abiatu ginen oinez. Ordu erdi pasatxo gorantzako tankera hartu zuen gure bideak, pagadi baten barrena. Arbolak bilutsik daude jada, orbela lurrean. Udazkenan gaude, sartu berriak, baino basoak neguaren itxura hartu du. Ikuskizun zoragarria.
Behelainoak halako irudi majikoa eskaintzen du, fantasmagorikoa. Taldean joan beharrean, bakarka joan bagina, ez dakit zer sentituko nuen. Behelainoak paisaian sortutako majia basoa sorginduta dagoela ematen du. Atsegina egiten zait orbela zapaltzea, kras-kras… Musika belarrientzat.
Gizakiaren eskua pagadian. Negurako erregaia behar eta horra hor adarrak bilduta pagoa babestuz.
Urbasatik Andiako Mendizerrara iritsi gara. Mila metrotik gora. Lainoak enbarazu egiten du. Beheko partean, Sakanako herriak lausotuta ikusten dira.
Basurdeak ehizatzeko, » batida», bi gizon ageri dira argazkian, peto laranja koloreekin. Basurden bat arbol artetik sortuko balitz tiro egiteko, arduraz. Izan ere, gure taldea pasatu eta gero, ehun metro. Derrepente, tiro bat. Segidan beste bat. Burua jiratu eta hor ikusi degu basurde bat korrika, ziztu bizian. Arbolen babesa bilatuz. Urrundu ala, abiadura galtzen zijoala iruditu zait, zaurituta agian. Eskapada ederra egin degu. Topo egin bagenu basurdearekin, zer egin. Panikoa gure taldean? Piztiak ihes egingo zuen?
Bagoaz. Andia Mendizerratik barrena. Batzuk azkarrago; besteak, lasai antzean. Tarteka maldan gora, samur ordea.
Artaldea. Hemen haziendak bere aztarnak uzten ditu, larrean. Ohituta daude gizakiaren presentziaz.
Urkok ur trago bat behar zuen, atseden pittin bat.
Lakuntza herria.
Ez gara mendizale bakarrak. Kontrako bidetik jende gehiago dator.
Zapelaitzak hegan.
A zer nolako lana egin duen naturak mendeen poderioz.
Han aurrean, San Donato mendia. Garbiagoa gero eta gero. Eguzkia nagusitu nahian lainoen artean.
Pagopekoleizea deitzen diote haitzez osatutako eskulturari.
Aurrera egiten degu, minutu gutxi barru heldu gera Lizarragako Bentara. Aparlekuan degu autobusa itxaroten. Bentan kafea eta «farias» bat erre eta, etxera. Egun-pasa ederra egin degu. Sei bat ordu, atseden eta guzti.