Final Haundi Baten Atarian

Etzi, abuztuak 28, jokatuko da JAI-ALAI WORLD TOURreko bi-bitako finala, Ondarribiko Jostaldi pilotalekuan. Aurtengo uda parteko ekitaldi garrantzitsuena, Hegoaldeko zesta-puntari dagokienez, behintzat.

Alde batetik, JAI-ALIVEko ordezkariak: Goikoetxea eta Erkiaga. Bestaldetik, GERNIKA JAI-ALAIkoak: Beaskoetxea eta Aldazabal. Aldez aurretik esan daiteke neurketa apartekoa eskaintzeko gaitasuna dutela bi bikoteek. Aurreko kuadroetan, «Goiko», gaur egungo aurrelari onena. Frente egin nahian Diego Beaskoetxea, beteranoa, pelotari bizia, bizkorra, peligrosoa beti.

Bizkarrak zaintzen. Erkiaga izango du Goikok. Eskarmentu handiko pelotaria lekeitiarra. Eskumaz eta errebesez ondo moldatzen dena. Jo haundikoa ez da Ibai; pelotak harrapatzen, oso segurua.

Ibon Aldazabalek, Daniako pelotaria, errebesa dotoreaz saiatuko da partidua dominatzen. Zeharkako postura ederra baitu berritxuarrak. Diego bezelako aurrelari batentzat, lagun egokiena. Bikote beldurgarria osatzen dute Gernika Jai-Alaiko ordezkariek.

Hala ere, nahikoa lanak faborito bat aukeratzerakoan. Biak, bi bikoteak, parekatsuak ikusten ditut. Osoagoa Diego eta Aldazabalena. Pelota berri edo motelekin jokatzen badute partidu osoa, aukerak izango dituzte. Estrategia klasikoa indarrean jartzen badute. Hau da, Ibonen dominioa Diegok probetxua ateratzen badio, eta seguru aterako diola. Asko saiatu beharko da zumaiarra: Osa Goikoetxea.

Aukera paregabea du Iñakik (Goikoetxea) erakusteko bera dela onena, izar nagusia, aurreko kuadroetan. Marra gorri bat ezartzeko bera eta Diegoren artean. «Honeraino», esanez. «Ni nau agintzen duena».

Bere alde edukiko du Jostaldiko kantxa. Kontrakantxa hain zabala duenez, nekez erremateak burutzeko esparrua. Barru aldera jokatu behar, zuzen, peloteoa areagotuz. Kontrakantxa zaintzen erreparorik gabe. Izan ere, Jostaldi frontoia, itxura onekoa izan arren, jokatzeko dagokionez, lorerik gabeko lorategi bat bezalakoa da. Itxura ona bai; baino zerbait falta. Erremateak egiteko aukerak murriztu egiten ditu kontrakantxa hain zabala daukanez.

Hondarribiko udalak egiten duen apustu zesta-puntaren alde, txalogarria da. Are gehiago, aurtengo World Jai-Alai Tourra antolatzen duen Kontseiluak enkantean atera zuen finalaren egoitza. Baita Hondarribiko udalak diru gehiago ipini; Gernikakoak baino gehiago. Beraz, alde horretatik zilegitasun osoa bertan finala burutzeko. Jostaldin aritzen diren bolondresek, ostirala joan, ostirala etorri, merezei dute, baita ere, finala bertan burutzea. Sari bat modukoa hartu behar.

Bestela leku aproposa Gernikako «Katedrala» izan behar zuen. Leku naturala. Pilotan egiteko, behinik behin. Aurten, ordea, ez da halakorik gertatuko.

Badu beste alderdi bat ostiraleko finalak. Bi enpresa, bi egitasmo, euren pelotariekin, aurrez aurre ariko direla. Hondarribia vs. Gernika. Diego, «Goiko»ren aurka. Polita iruditzen zait, pasioak ere, bere tartetxoa eduki behar du zesta-puntan.

 

Tomás Gabellanes «Cortajarena»

Mañana viernes día 21 de agosto es la fecha señalada por la promotora Jai-Alive para homenajear, póstumamente, a Tomás Gabellanes, más conocido como «Cortajarena» en el mundo del jai-alai. Cortajarena falleció en la ciudad de Méjico el pasado mes de noviembre. Contaba con 65 años. El homenaje se lleva a cabo en el «Jostaldi» de Hondarribia, dentro de un festival donde las parejas clasificadas de Jai-Alive se cruzaran en primera ocasión con las representantes de Gernika Jai-Alai. Una función donde brillarán casi todas las figuras actuales de la cesta-punta. Continue reading