Jatetxe baten atarian egin nuen topo Ander Letamendia medikuarekin. «Hi», esan zidan, «liburuaren aurkezpena diagu denbora gutxi barru, prestatuko al huke zerbait», baiezkoa agindu nion. Artean, Letamendiak bukatutzat emana zuen Migel Soroari buruz osatutako biografia: «Migel Soroa, beti gizon eta kantxan jaun».
Handik gutxira Tolosako udal aretoan bildu ginen, aretoa leporaino beteta. Urduri nengoen, ez bainengoen ohituta jende aurrean hitz egiten, gutxiago halako ekitaldi formaletan. Mahaikideak zeintuk ziren ikusita: Retegi II, Tolosako alkatea, Letamendia, Migel Sorora eta aste hontan zendu berria den: Juan Garmendia Larrañaga, Euzkitze aurkezle lanetan. Esan beharrik ez, nola sentitzen nintzen: erronka baten aurrean.
Migel Pelay Orozco idazle adiskideak, behin emaniko aholkua gogoan; hots, inprobisazio onena zela zerbait idatzita eramatea, halaxe egin nuen nik ere. Folio batzuk prestatu eta bertan irakurri. Sei urte nituela hamalau arte Tolosan bizi izandakoa nintzenez, umetatik ezagutzen nuen Migel Soroa eskuzko pilotaria, txapeldun haundia izandakoa. Gure etxetik gertu bizi zen, ehun bat metrora. Gure kalearen izena zen «Avenida del Generalisimo Franco»; Soroarena, berriz: «División Azul». Atera kontuk zer garaietaz ari naizen, joan den mendeko hirurogei hamarkadan, frankismoa bete-betean.
Askotan ikusten nuen Soroa kalean, Uzturre menditik bueltan. Sarri egiten nuen topo Soroarekin Beotibar frontoian, tarteka ensaiatzera joaten zen, bakar-bakarrik, ezker-pareta eta erreboteko ormaz osatzen duen kantxa txikia baliatuz; bertan aritzen zen Migel Soroa. Maiz ikusi nuen jokatzen profesionaletan, berrogei urtetik gora izango zituen Soroak, erretiroa hartu baino lehentxoago. Gaur bertan balitz bezela gogoratzen naiz bere estiloaz, dotorea zen jokatzen Elduaingo pelotaria. Elegantea.
Hamabost bat urte paseak izango dira liburuaren aurkezpena burutu zenetik, irakurri nuen testoa ez nuen gorde edo galdu egin dut, konserbatzen dudana soilik Diario Vascon ateratako kronika: «Homenaje a un campeón». Barruan, besteak beste hau dio: (…) Las intervenciones de los oradores también contribuyeron a alimentar esta sensación de calidez. El ex-pelotari Juan Ignacio Zulaika evocó a Soroa entrenando en el frontón Beotibar como «un personaje que se recluía en la cancha para modelar su plasticidad» y le comparó con «un artista, un escultor, uno de los zagueros más elegantes que han exisitido, con un porte equiparable al del discóbolo de Mirón».
Ñioo…! badirudi atera nuela nire sen poetikoa horrelako zerbait esan banuen. Biografia, umorea eta maitasunaz baliatu nintzela, hori bai dudala gogoan. Gogoratzen naizena da, bukatu bezain pronto alboan nuen Juan Garmendia Larrañaga etnologoak, «oso ondo, oso ondo, esan zidala belarrira. Hura poza nirea. Entzulegoaren txalo zaparradak ez zitzaizkidan inporta, «oso ondo» hurak bai ordea. Nondik zetorren jakiteak niretzako, erderaz esaten den moduan, «un subidón», nire kezkak eta nerbioak hantxe bukatu ziren, Juan Garmendia Larrañagari esker.
Ondoren, Garmendia Larrañagak hartu zuen hitza. Akordatzen naizena Gurrutxaga Tolosako alkateari baimena eskatu ziola hitzaldia ekin aurretik (nik, berriz, ez alkate, ez kristo, ez nuen inongo baimenik eskatu, artean protokoloa ezagutu ez). Orduko paper muturrean irakur daitekenez hauxe esan zuen Garmenia Larrañagak (…) «El etnólogo tolosarra Juan Garmendia Larrañaga fue uno de los testigos del mayor triunfo de la carrera de Soroa: el campeonato manomanista de 1954. Valoró su trayectoria «ejemplar» dentro y fuera de la cancha y tuvo palabras de recuerdo para las personas que influyeron en su vida: su mujer Micaela, su hijo Antxon o su «amigo y confesor» Francisco Ezquiaga. El «beti gizon» al que alude el título de la obra es para Garmendia Larrañaga, el mejor resúmen que se puede hacer de Soroa, un «hombre de bien».
Jose Ignacio Elola zena ere bertan zen egun hartan. Bukaeran, artean udal aretoan oraindik, hauxe esan zidan gutxi gora-behera: «no se si escribiendo no vas a superar tu nivel de pelotari». «¿Qué me quieres decir, que no es difícil superar mi juego de pelotari»?, erantzun nion.
Aste hontan joan zaigu bizialdi hontatik Juan Garmendia Larrañaga, 88 urterekin, Euskal Herriko kulturgileen artean haundienetakoa. Goain bego «Juanito».
Bihotz- bihotzez, eskerrak: «oso ondo, oso ondo» harengatik.